NORGESTIONen eskaintzen ditugun zerbitzu profesionalak prestakuntzan eta lanean oinarritzen dira. Horretan sinesten dugu. Gorputz eta arima aritzea. Konfiantza. Eta etorkizuna.
Zerbitzu profesional oso zabalak garatzen ditugu kudeaketari eta enpresen zuzendaritzari buruzko erabakiak hartzearekin lotuta.
Ingurune ekonomikoaren bilakaerak eta metatutako esperientzia eta prestakuntza espezializatuak, gure zerbitzuetan ahalik eta eraginkortasun handiena lotzeko helburuarekin lotuta, gure jarduera ondo zehaztutako lau alorretan egituratzea dakarte.
NORGESTIONndik, Espainiako merkatuan dugun lidergo egoerari esker, gure ia 40 urtetako esperientzia aplikatzen dugu aholkularitza integrala eskainiz sozietate eta enpresa korporazioek aurrera eramandako eragiketa ezberdinetan.
Nabarmentzekoa da, baita ere, modu jarraituan aritzen garela enpresa familiarren arlo espezifikoan. Hau da, adibidez berregituraketakegiten lagundu diegu, horrela negozioarekin jarraitu ahal izateko, edota kapitala eta bazkide edo inbertsiogile berriak bilatzen ere lagundu diegu, beste hainbat irtenbideren artean.
Bestalde, gure bezeroei globalizazio ekonomikoaren erronkari aurre egiteko ezinbesteko gakoak eta informazioa eskaini ahal izateko, NORGESTION Mergers Alliance sozietatearen bazkide sortzaile da. Hau dagoen herrialdeetan NORGESTIONen kalitate eta independentzia profil bera duten eta Corporate Finance-ra zuzendutako enpresek osatutako konpainia multinazionala da.
Mundu guztian banatutako 30 hiriburu baino gehiagotan bulegoak ditugu eta merkatu nagusi guztietara eta haien eragile nagusietara heltzen gara.
Mergers Alliance sozietateak aholkularitza aditua eskaintzen die estrategia korporatiboak ikuspegi internazionalarekin bideratzen dituzten erakundeei. Errekonozitutako profesionalek esperientzia zabala eta ezagutza ekartzen dute, hainbat talde sektorialetan antolatuta.
Arrazoi ugari dela eta eros daiteke enpresa bat: enpresaren neurria handiagotu nahi dugulako, merkatu-kuota jakin bat bermatu nahi dugulako, merkatu berrietan sartu nahi dugulako, produktu-aukera zabaldu nahi dugulako, teknologia eskuratu nahi dugulako, integrazio bertikala gauzatu nahi dugulako, finantza-sinergiek edo aldaketa sozialek, politikoek edo legezkoek hala eskatzen dutelako eta abar.
Era berean, arrazoi ugariren ondorioz has daiteke salmenta-prozesu bat: likidezia lortu nahi dugulako, ondarea dibertsifikatu nahi dugulako, “goia jo” dugula uste dugulako, familia-ondorengotzagatik, akzio-desadostasunak daudelako eta abar.
Edonola ere, operazio konplexuak, bereziak eta ohiz kanpokoak dira horiek. Operazio horietan arriskuak murrizteko eta arrakasta maximizatzeko, aholkulari on baten laguntza edukitzea komeni zaio enpresariari, erabaki estrategiko horretan lagun diezaion. Aholkulari horrek esperientzia izan behar du arlo horretan, diziplina anitzeko jakintza globala izan behar du, eta gai izan behar du nazioan eta nazioartean harremanak izateko.
NORGESTION, urtez urte, jokalari aktiboenetako bat izan da enpresen bat-egite eta salerosketen arloan. Hain zuzen ere, 100 operazio baino gehiago itxi ditugu 2005.urtetik.
Enpresa batek finantzazioa behar badu, eta prest badago bazkide berri bati kapitalean sartzen uzteko, eta, horrela, bere negozioko aukerak finkatzeko edo ustiatzeko, arrisku-kapitaleko sozietateek kontuan hartzeko moduko aukera bat eskaintzen dute dudarik gabe.
NORGESTIONek enpresen aholkulari gisa jarduten du arrisku-kapitaleko erakundeekiko negoziazio-prozesuetan enpresarien interesak defendatzeko.
Koherentzia eta sinesgarritasuna ematen diegu proiektuei, proiektuak modu erakargarrian azaltzen dizkiegu inbertsiogile potentzialei, enpresen interesak defendatzen ditugu horien etorkizuneko bazkidearen aurrean (horrek ere baldintza onenak lortzeko ahaleginak egingo ditu bidezkoa den legez), eta transakzioak diseinatzen eta prestatzen ditugu modu egokienean alderdi juridikoei eta fiskalei dagokienez.
NORGESTIONek, gainera, aktiboki parte hartu du Espainian arrisku-kapitalaren sorreran eta bilakaeran, eta, hainbat urtetan zehar, jakintza handia eskuratu du arlo horretan.
MBO operazioetan, enpresako zuzendaritza-taldeak eskuratzen du enpresaren sozietate-kontrola MBI operazioetan, berriz, zuzendaritza-taldea enpresaz kanpokoa izaten da. Bi operazio horiek konplexuak dira, eta kontu handia eduki behar da kalterik ez eragiteko jabetzaren eta zuzendaritza-taldearen arteko harremanean.
Prozesu horiei aurre egin ahal izateko, inbertsiogileen (arrisku-kapitaleko erakundeak, zein inbertsiogile pribatuak) laguntza eduki ohi du zuzendaritza-taldeak, eta horiek funtsak ematen dizkiote azken horri enpresa-proiektua gauzatu ahal izateko.
NORGESTIONen, gure esperientzia baliatzen dugu, negozio-planaren edukia prestatzen dugu, negozioa balioesten dugu, MBO/MBI prozesua diseinatzen dugu, inbertsiogile potentzialak aukeratzen ditugu eta horiekin harremanetan jartzen gara, zuzendaritza-taldearekin lan egiten dugu salmenta-baldintza eta operazio-egitura interesgarrienak lortzeko, eta operazioa prestatzen dugu, alderdi juridikoak eta fiskalak barne.
1972an sortu zenez geroztik, NORGESTIONek esperientzia handia bildu du zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko jardueretan.
Hainbat sektoretako eta motatako enpresa ugarik jo du guregana finantza-berregituratzeko operazioak gauzatzeko, krisialdi-egoeretan edo birsuspertze-egoeretan, baita beste enpresa-proiektu batzuk gauzatzeko ere.
Gure bezeroen balantzeak zehatz-mehatz aztertu ondoren, komenigarria dela irizten badugu: enpresaren egoera aztertzen dugu, negozio-plana prestatzen dugu, finantza-estrategia bat diseinatzen dugu aipatutako plan horretan oinarrituta, akzio eta berme gehigarriak identifikatzen ditugu, finantza-erakundeekin eta hartzekodunekin negoziatzen dugu, berfinantzaketa-akordioak idazten ditugu eta abar.
Arrazoi ugari egon daiteke enpresa bat balioesteko. Askotan, honako arrazoi hauetako bat dela eta, enpresak zer balio duen jakin behar du horren jabeak:
Operazio korporatiboek (erosketa, salmentak...) eragindako prozesu konplexuen gauza daitezke balioespen-proiektu horiek, edo baliteke horiekin zerikusirik ez izatea ere.
NORGSTIONEK arlo horretan duen jakintzaren eta esperientziaren ekarpena egiten du, kasu bakoitzari hobekien egokitzen zaizkion balioespen-teknikak aplikatzen ditu, eta kontuan hartzen ditu enpresa bakoitzaren ezaugarriak.
Operazio korporatiboen (erosketak, salmentak...) prozesuen baitan, “Due Diligence” izeneko prozesu bat hasten da. Horren aurretik, negoziazio-aldi bat gauzatzen da, eta hurbilketak egiten dira saltzaileen eta inbertsiogileen edo erosleen artean. Inbertsiogileak benetako interesa duela adierazten badu, hasiera ematen zaio “Due Diligence” prozesu horri. Normalean, asmo-gutun baten bidez adierazi ohi du interes hori, eta sozietate jakin bat, osoa edo horren zati bat, baldintza jakin batzuetan eskuratzeko asmoa duela adierazten du gutun horretan.
Eskuratu nahi dituen negozio arloen azterketa egiten du enpresa eskuratu behar duenak, saltzailearen baimen esplizitua duela eta saltzailea bertan dagoela.
“Due Diligence” prozesuaren helburu nagusia da salerosketako arriskuak murriztea; erosleari ebaluazio independentea eta zehatza eskaintzea, eta aztertzen edo berrikusten ari den arloetako batean ezkutuko pasiborik edo kontingentziarik egon ote daitekeen aztertzea da.
Oro har, honakoa aspketuak estaltzen eta aztertzen ditu “Due Diligence” prozesu batek: finantza- eta kontabilitate-esparrua, merkatuko egoera eta merkataritza-alderdiak, zuzendaritzaren kalitatea eta eraginkortasuna, alderdi teknologikoak, fiskalak, lan-alderdiak, legezkoak, ingurumenarekin lotutakoak eta abar.
NORGESTIONen, uste dugu bazkide estrategiko gisa jardun behar dugula nahitaez, eta prozesuaren helburua eta sakontasuna aztertu behar dugula bi alderdiekin batera.
Aholkularitza bai indarrean dagoen sozietateen legediaren betekizunean, bai gizartearen etorkizunean sor daitezkeen merkataritzako alderdien laguntza juridikoan.
Aholkularitza fiskaleko zerbitzua eguneroko harremanean eta aldian behingo bileretan oinarritzen da –une bakoitzean egokia irizten den maiztasunarekin–, enpresen politikari eta planifikazio fiskalari eragin diezaioketen erabakiak eztabaidatu eta aztertzeko.
Akziodunen eta enpresako lehen lerro exekutiboen zerbitzurako bokazio argia; erabakiak hartzera bideratutako ikuspegi objektibo eta praktikotik, betiere. Gomendatutako neurrien txertaketan nahasten gara.
NORGESTION aholkularitza zerbitzuan, enpresen aldi baterako kudeaketaz arduratzera zuzendurako NORACTION bezalako egitura independente eta espezializatua dugu.