NORGESTION enpresaren historiak, orainak eta etorkizunak, funtsezko oinarria du: Profesional taldea, prestakuntza handikoa eta aitortutako esperientziaduna. 50 profesional baino gehiagoz osatutako diziplina anitzeko taldea gara; bezeroarekin lankidetza estuan lan egiten dugu emaitzaren bikaintasuna bilatzeko. Hori horrela, harro gaude urte horietan guztietan bezeroekiko lortu dugun inplikazio eta konpromiso maila dela eta, familia enpresetatik hasi eta multinazionaletaraino.
Deustuko Merkataritza Unibertsitatean Ekonomian eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua(Pr. 1984). Business & Economics graduondokoa, Kingston Polytechnic, Erresuma Batua. 1985. urte hasieratik 1988. urte amaiera arte, jarduera profesionala ARTHUR YOUNG enpresan, Madrilgo aholkularitza departamentuko gerente moduan. NORGESTION enpresan 1988an hasi zen zuzendari ondoko orokor moduan, eta gero, zuzendari nagusi kargua hartu zuen. Askotariko sektoreetako hainbat konpainiatako administrazio-kontseilutan eta zuzendaritza-batzordetan hartzen du parte. Horien artean, Mergers Alliance, NORGESTION enpresak sortutako sozietate multinazionala, Corporate Finance-ra zuzendua. 2009ko urtarriletik NORGESTION enpresako presidentea da.
Goi mailako industri-ingeniaria, Bilboko Industri Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Enpresen antolaketan eta administrazioan espezializatua (Pr. 1973). 1974tik 1987 arte erantzukizun-karguak izan zituen BANCO DE VIZCAYA taldean eta 1987tik 1992 arte MERCAPITAL taldeko zuzendariorde orokor eta arduradun nagusi kargua bete zuen Ipar eremuan. 1992. urtean sartu zen NORGESTION enpresan. Egun konpainiako lehendakariordea da. Elkarte desberdinetako Administrazio kontseilu eta Zuzendaritza Batzordeetan parte hartu du.
NORGESTION sortu zuen 1972an. Merkataritzako irakaslea eta auditorea. Konpainia desberdinetako kontseilari ohia eta batzorde betearazleko kidea, NORGESTION enpresako presidente izan zen 2008ko abendura arte; orduan, erantzukizun betearazleak laga zituen erretiratzeko garaia heldu baitzitzaion. Funtzio berritik konpainiaren garapenean laguntzen jarraitzen du.
Abokatua. Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate Juridiko Ekonomikoa, Deustuko Unibertsitatean (Pr. 1984). LL.M. (Masterra legeetan), Northwestern University, Chicago, Illinois, AEB (Pr. 1990). 1985. urtetik BAKER & McKENZIE (1985-1991) eta STEPHENSON HARWOOD (1991-1992) nazioarteko abokatu enpresen Madrilgo bulegoetan jardun zuen bere lanbidean. 1992. urtean sartu zen NORGESTION enpresan eta gaur egun Donostiako bulegoko bazkide zuzendaria da.
Deustuko Merkataritza Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua (Pr. 1987). Esperientzia profesionala CREDIT LYONNAIS (1989-1992) bankuko banku korporatibo departamentuan eta COOPERS & LYBRAND (1992-1995) konpainiako aholkularitza finantzarioan eta antolaketan garatu du. 1995. urtean sartu zen NORGESTION enpresan eta gaur egun Bilboko bulegoko bazkide zuzendaria da.
Zuzenbidean eta Nazioarteko Zuzenbidean lizentziatua Amsterdamgo Unibertsitatean (Pr. 1985). MBA ESADEn (Pr. 1987). 1988tik BANCO SABADELL taldeko fusio eta erosketen arduraduna izan zen. 2000. urtean sartu zen NORGESTION enpresan, Bartzelonako bulegoko bazkide zuzendari moduan.
Abokatua. Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate Juridiko Ekonomikoa, Deustuko Unibertsitatean (Pr. 1983). Enpresen aholkularitza fiskaleko graduondoko ikasketak Universidad Pontificia de Comillas (ICADE) unibertsitatean, Madril. Madrilen jardun ondoren (1984-1988), PRICE WATERHOUSE konpainiak Donostian zuen bulegoko departamentu juridiko fiskalaren arduradun izan zen. 1992. urtean sartu zen NORGESTION enpresan eta gaur egun departamentu juridikoko eta zergetako departamentuko arduraduna da.
Abokatua. Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate Juridiko Ekonomikoa, Deustuko Unibertsitatean (Pr. 1988). Enpresen aholkularitza fiskalean graduondoko ikasketak Deustuko Unibertsitatean. 1990ean ekin zion jarduera profesionalari PRICE WATERHOUSE konpainiako departamentu juridiko fiskalean abokatu gisa sartu zenean. 1993. urtean sartu zen NORGESTION enpresan eta egun merkataritza juridikoaren departamentuko arduraduna da.
Zuzenbidean lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (Pr. 1989). Ekonomia eta Enpresa-zuzendaritzako Masterra, I.E.S.E. Nafarroako Unibertsitatea, Bartzelona (Pr. 1993). Jarduera profesionala eraikuntzako industrien (FCC taldea, Madril) eta bankuen (kapital-merkatuko departamentua MIDLAND BANK Plc – HSBC Group, Madril) sektorean gauzatzen du. 1995. urtean NORGESTION enpresako aholkularitza eta Corporate Finance departamentuetan sartu zen.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, ESTE (Pr. 1996). 1998. urtean ekin zion ibilbide profesionalari BANCO BILBAO VIZCAYA, SA bankuko enpresa kudeatzaile gisa. 2000. urte hasieran sartu zen NORGESTION enpresako aholkularitza eta Corporate Finance departamentuetan. 2009ko Martxoan enpresako Zuzendari Orokorraren Ondoko bezela izendatua izan zen eta 2011ko Martxotik aurrera Zuzendari Orokorra da.
Abokatua. Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate Juridiko Ekonomikoa, Deustuko Unibertsitatean (Pr. 1998). Enpresen Aholkularitza Fiskalean Masterra Enpresa Institutuan (Pr. 1999). 1999. urtean NORGESTION enpresako departamentu juridiko fiskalean sartu zen.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta aseguru aktuarioa. Ibilbide profesionala ARTHUR ANDERSEN konpainian garatu du aholkularitza eta ikuskaritza departamentuko ekipoen arduradun gisa. 2001. urtean sartu zen NORGESTION enpresako aholkularitza eta Corporate Finance departamentuetan.
Abokatua. Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate Juridiko Ekonomikoa, Deustuko Unibertsitatean (Pr. 1995). 1995. urtean NORGESTION enpresako merkataritza juridikoaren departamentuan sartu zen.
Zuzenbidea Lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomaduna Universidad Pontificia de Comillas (ICADE E-1). Enpresen Kudeaketan Masterra, MBA, Wallace E. Carroll Graduate School of Managementen, Boston College. Inbertsio bankutan (Rabobank, BNP España) Zuzendari Orokorraren ondoko eta Kreditu Zuzendari bezela esperientzia zabala du, inbertsio eta berregituraketa operazio askotan erantzunkizuna izan duelarik. Gaur egun NORACTIONen eta NORGESTION Madrilen Bazkide eta Zuzendari Orokorra da.
Abokatua. Zuzenbidean lizentziatua, juridiko-ekonomiko espezialitatea, Deustuko Unibertsitatean (1984ko Pr.). Instituto de Empresan, Madrid, MBA (1985) eta LL.M (Master in Tax Law, 1986). Bere ibilbide profesionala ERNST&WHINNEYren (gaur egun ERNST&YOUNG) lege eta zerga departamentuan hasi zuen. Gero BAKER&McKENZIEren Madrilgo ofizinan lan egin zuelarik. 1990ko irailean Grupo KAS-KESAn hasi zen, 1992ko abenduan PEPSICo Inc. Erosi zuena. 1993tik bere ibilbide profesionala PEPSICo Inc eta The PEPSI Bottling Groupen zerga eta lege arazoen departamentuan egin du. 2010ko irailean NORGESTIONen hasi zen.