Norgestion

Gure esperientzia
zure zerbitzura

Separador horizontal
HasieraseparadorAurkezpena

Aurkezpena

Historia laburra

Aurkezpena

NORGESTION 1972an sortu genuenetik gure ekintza alor hauetara bideratu dugu: aholkularitza ekonomikoa, finantzarioa, juridikoa eta fiskala.

Hasieran, gure jardueraren zati bat krisian zeuden enpresen arazo espezifikora bideratu zen: ordainketen etenaldiak, bideragarritasun-azterketak, berrantolaketarako eta errentagarritasunerako planteamendu estrategikoak eta abar. 80ko hamarkada erdian negozioen arteko bitartekaritzari ekin genion, merkatuak zabaltzen eta lehiakortasunaren hobekuntzan.

Gaur egun, gure zerbitzua bezeroen behar berrietara egokituz joan da, Corporate Finance eremuan indarrez garatuz, baina baita Zerbitzu profesional eta finantzarioen eremu guztian ere.

 AENORen ISO9001:2008 ziurtagiria

Hori horrela, gure egitura indartu dugu pixkanaka, baina etengabe profesional berriak sartuz gure bulego eta negozio eremu guztietan. Gure konpromisoa kalitate handieneko zerbitzua eskaintzea da eta hala aitortu dute AENOR eta IQNET ziurtagiriek; ISO 9001:2008 Erregistratutako Enpresa Ziurtagiria eman zioten NORGESTION enpresari.

Gure balioak

  • Esperientzia
  • Zerbitzua
  • Konfiantza
  • Konpromisoa
  • Kalitatea
  • Profesionaltasuna

NORGESTION enpresan sektore anitzeko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu enpresei, erakundeei eta inbertsiogileei, jarduera-printzipio hauetan oinarrituta:

  • Ikuspegi praktikoa
  • Diziplina anitzeko aholkularitza
  • Zerbitzu pertsonalizatua
  • Konfidentzialtasun zorrotza
  • Interes-gatazkarik gabe