1972an NORGESTION eratu genuenetik, Aholkularitza Ekonomiko,
Finantzario, Juridiko eta Fiskalaren arloetan oinarritu dugu gure jarduna.
Hasiera
batean, gure jarduna krisialdian zeuden enpresen berariazko problematikarantz
bideratu genuen neurri handi batean: ordainketen etenaldiak, bideragarritasunari
buruzko azterlanak, berrantolamendu eta errentabilizaziorako planteamendu
estrategikoak eta abar.
80ko hamarkadaren erdialdean jarduera
berri bati ekin genion, negozioen bitartekari gisa, merkatu-irekieretan
eta lehiakortasunaren hobekuntzan.
Orain, gure zerbitzua
gure bezeroen premia berrietara egokitzen aritu da, bereziki Corporate
Finance arloan garatuz, baina baita Zerbitzu Profesionalen eta Finantzarioen
eremu osoan ere. Zentzu honetan, gure egitura sendotu dugu profesional berriak
barneratuz
eta Bilbo, Madril eta Bartzelonan bulego berriak zabalduz. AENOR eta IQNETek¡aitortu bezala, Kalitate goreneko zerbitzua eskaintzeko, haien eskutik
jaso baitugu ISO 9002 Enpresa Erregistratuaren Ziurtagiria.![]()