Inicio Enpresen Kudeaketa

Enpresa askok krisialdi egoerei edo kudeaketa orokorraren inguruko arazoei aurre egiteko duten premiari erantzutearren, NORGESTIONek egitura espezializatu bat sortu du, NORACTION, Enpresen Kudeaketan berariazko kualifikazioa eta esperientzia duten profesionalez hornitua.

Aldi baterako zuzendaritza exekutiboa bere gain hartzen espezializatuta dagoen zerbitzu honen xedea hauxe da, enpresaren egituran edo bere negozioaren perfilean garrantzizkoak diren aldaketa estrategikoak lortzea ahalbidetuko duten neurriak diseinatu eta ezartzea, eta ustiapenaren emaitzak hobetzea.

Eta eremu honetan bildu dugun esperientzian aipatzekoak dira kudeaketa, berregituraketa, aldi baterako zuzendaritza eta negozio-planak, bideragarritasun-planak eta indarberritzeko planak sortzea eta martxan jartzea.

LEGE OHARPENA
© 2006 Norgestion