Azken urteotan, eta bereziki Europako Batasunera elkartu garenetik, finantzen
eta enpresen munduan izandako eboluzioak ikuspegi ekonomiko berriak eta,
horrekin batera, enpresen kudeaketari dagozkion jarduera-eremu berriak sorrarazi
ditu.
Eta
horri esker, NORGESTIONen 30 urtetan zehar lortu dugun
esperientzia jarduera-eremu berriotan aplikatzeko aukera izan dugu:
1 - Aholkularitza finantza korporatiboetan.
2 - Berregituraketa finantzarioak.
3 - Fusioak eta erosketak.
4 - Enpresen balorazioa.
5 - Bazkide
eta inbertitzaile berriak bilatzea.
6 - MBO/MBI (Management Buy Out/In).
7 - Aliantza estrategikoak - Joint Ventures.
Eremu horiek
gure zerbitzuari gehitu dizkiogu, zerbitzu hori eraginkortasun-maila handienaz
hornituz.
Gainera, aipatzekoa da egitura familiarra duten
enpresen berariazko problematikan jarduten dugula baita ere, enpresa horiek
berregokituz aurrera jarrai dezaten, eta haientzako beste irtenbide batzuk
bilatuz.
Era berean, edozein herrialdetan lehen mailako
zerbitzu profesionalak eskaintzeko dugun gaitasunak nazioarteko izaera
duen erakunde bihurtzen gaitu.
Duela gutxi, NORGESTION taldetik, ospe handiko beste profesional
batzuekin batera, MERGERS
ALLIANCE eratu da.
Bestalde, ekonomiaren globalizazioari hobeto aurre egiteko giltzak eta argibideak eskaintzeko asmoz, MERGERS
ALLIANCE nazioarteko sarearen sortzaileetako bat da NORGESTION, hau da, gu bezalako Corporate Finance arloan lan egiten duten konpainiak osaturiko elkarte bat, beraien herrialde bakoitzean ospe duten eta kalitatezko aholkularitza independentea eskaintzen duten partaideak osatutakoa, mundu osoan hogei herrialdeetan baino gehiagotan zabaldurik dagoena.