Gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den ingurune batean egoera anitzak
sortzen dira, hain zuzen ere enpresa bere planteamendu estrategikoak aldatzera
behartu dezaketenak.
Eta egoera horien artean ditugu enpresaren
hazkundea, dimentsio optimoa, dibertsifikazioa, lehia berria, prozesuen
arrazionalizazioa eta merkatu berrietan sartzea, hain zuzen ere bere premia
berrietara egokitzeko
transformazio handiak eskatu ahal izango dizkiotenak.
NORGESTIONen prestatuta
gaude bezero bakoitzari bere arazoaren analisi objektiboa egiteko, harentzat
dauden alternatibak aztertzeko eta, azkenik, irtenbide egokienaren ezarpena,
segimendua eta kontrola burutzeko.
Zentzu honetan, proiektu
bakoitza garatzean, gure arau profesionala bezeroaren tarteko izatea da,
erabateko inplikazioa, alegia. Izan ere, jarrera horrek eramaten gaitu,
zenbait kasutan,
enpresen administrazio-organoetan kide independente gisa parte hartzeko
erronka eta konpromisoa gure gain hartzera. Hala, negozioen munduan izan
dugun esperientzia
luzean zehar geureganatutako ikuspegi profesionala eta kontrastatua eskaintzen
dugu.