Logo Norgestion
LEGE OHARPENA

Webgune honen jabetza NORGESTIONek du; Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago, 1114. Liburukiko 191. orrian, SS-2506; A-20038022 IFK du eta Donostiako (Gipuzkoa) Frantzia Pasealekuaren 4. zenbakian du helbide soziala.

Erabilera-baldintzak

NORGESTIONek ez ditu inolaz ere bere gain hartzen webgunean agertzen den informazioaren erabilera okerrengatiko, desegokiekiko edo legez kanpoko erabilerarekiko ardurak. Web orrietan agertzen diren datu edo informazioetan egiazkotasunaren, osotasunaren, egunerokotasunaren edo zehaztasunaren hutsengatik sor daitezkeen ardurarik ere ez du bere gain hartuko.

NORGESTIONen webgunean hirugarrengo batzuen webguneetarako estekak (linkak) ager daitezke, NORGESTIONen kontroletik kanpo daudenak. Horregatik, NORGESTIONek ez du hirugarrengoen webgune horietan agertzen diren edukiekiko ardurarik hartuko.

Webgune honetan ageri diren testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki osoaren jabetza NORGESTIONen edo bere lizenziatzaileen esku dago soilik. Transmisio, banaketa, lagapen, erreprodukzio, bilketa edo komunikazio publikorako ekintza orok berauen baimen zehatzarekin egin beharko dira.

Datuen babesa

NORGESTIONen web orriren bat ikuskatzeko edo zerbitzuren bat eskuratzeko datu pertsonalak bildu beharko balira, datuok konpainia honetako fitxategi automatizatu batean bilduko direla jakinarazten da, eta Datu Pertsonalen Babesaren inguruan indarrean dagoen araudiaren arabera eta garapenari buruzko gainerako arauen arabera tratatuko dira.

Bezeroak berariazko baimena ematen dio NORGESTIONi emandako datuak, bezeroekiko harremanen kudeaketarako eta zerbitzua hobetzeko, bere jabetzako fitxategi automatizatuan gorde ditzan.

Posta elektronikoko helbidearen bidez edo Sozietatearen egoitza sozialera zuzenduz datuak ezagutu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubidea erabil dezakezula jakinarazten dizugu.


© 2006 | NORGESTION
cerrar