Inicio Aholkuritza Juridikoa eta Fiskala

Inplikazio juridikoek eta zergen ingurukoek gero eta garrantzi handiagoa dute enpresetan erabakiak hartzeko garaian.

Horregatik, NORGESTIONen, enpresek, beren jabeek, administratzaileek eta zuzendariek behar dituzten zerbitzu juridiko eta tributario guztiak eskaintzen ditugu, haien eskubideak behar bezala babestearren eta ahalik eta emaitza onenak lortzearren.

Gai hauetan eskaintzen dugun aholkularitza bi modutakoa izan daiteke: jarraitua, plangintzaren eta aurreikuspenaren politikak azpimarratuz, edo berariazkoa, gatazka edo arazo koiunturalak konpontzeko irtenbideak bilatzera zuzendua.

Arlo honetan betetzen dugun zeregina gure bezeroaren interes legitimoen babesean zehazten da, indarrean dagoen lege-markoak une bakoitzean eskaintzen dizkion aukerak bere zerbitzu eta onurarako jarriz.

LEGE OHARPENA
© 2006 Norgestion